XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oso ederra zegoan Andreak eta biok jan genduan.

- Etzegok au, tonto txarra...!.

Eiztariak izaki, ta aurreko egun batean erbi bat zauritu zuten.

Garotan ari ziran Pernando ta Mari Joxepa.

Ta zauritutako erbia ikusi zuanean Pernando`k, rapt!, arrapatu, ta garo-artean izkutatu zuan.

Laister ziran eiztariak galdezka: - Zauritutako erbirik ikusi al`dezute emen-inguruan...?.

Eta Pernando: - Amaikak-edo orain.

- Ordua ba`dakigu, gizona.

Zauritutako erbirik, emen-inguruan, ikusi ote`dezuten, jakin nai genduke orain...

Eta Pernando`k berriro: - Amaika t`erdiak geienaz ere...!.

- Au tontoa dek, eta utzi dezaiogun pakean.

Eta zauritutako erbiaren jabe, utzi zuten, utzi ere.

Eta ortan ari zirala, lagun bat urbildu zitzaion Pernando`ri: (...).